e-learnig FPBIDASOA

Ikasleen Intraneta

Irakasleen Intraneta

Aurkezpena – Ikastetxearen Historia

BIDASOA Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua 40ko hamarkadan sortu zen; izan ere, Irungo Marrazketako Udal Akademia Lanbide Heziketako Ikastetxea bilakatu zenean, 1955eko irailaren 27ko Dekretuaren arabera. Ikastetxe horren hezkuntza-eskaintza, historian zehar, kokatuta dagoen eremuko gizarte eta industria-eskaeretara egokitu da eta hainbat espezialitatetako profesional kualifikatuak prestatu ditu.

Hezkuntza Ministerioak ikastetxe honi izendapen ofiziala 1958. urtean eman zion, eta hortik aurrera Industri Ofizialtza titulazioa luzatzen zuen. Geroxeago, Industri Maisutza titulua emateko zabaldu zena. 1983. urtean Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren mende geratu zen, eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoaren izendapena jaso zuen. Handik gutxira, 1986. urtean (EHAA, maiatzaren 23an) titularitatea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentura pasa zen, eta egoera horretan jarraitzen du gaur egun.

97/98. ikasturtean ondoko Pio Baroja Institutuarekin fusio gauzatu zuen eta 98/99an banatu ziren, hori dela eta, batxilergoko ikasketak Pio Baroja Institutuan geratu ziren eta Bidasoa Institutuak Goi Berariazko Lanbide Heziketa Institutua izendapena bereganatu zuen (apirilaren 21eko 74/1998ko dekretua, EHAA 98-04-30). Izendapen honek eta ikastetxe integralaren kondizioak Lanbide Heziketako hiru azpisistematan aritzeko aukera ematen dio: Hasierako Prestakuntza (Ciclos Formativos), Lanerako Formakuntza (Langileentzako eta Langabeentzako Prestakuntza).

Gaur egun, Institutuaren Hezkuntza Eskaintzak, Hasierako Prestakuntzan, Bidasoaldeko industria-ehunaren eskaerari erantzuten dio, eta 11 Heziketa Ziklo, Erdi Mailako 5 eta Goi Mailako 6 ditu, Fabrikazio Mekanikoa, Zurgintza eta Altzarigintza, Elektrizitate-Elektronika eta Instalazioa eta Mantentzea arloetara zabalduta. Era berean, bi espezializazio-kurtso ematen dira: 5G sareen implementazioa (Elektrizitate-Elektronika familia) eta Droneak urrunetik pilotatutako aireontziak (Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak).

Ikastetxeko langileak 80 pertsona inguru dira, irakasle ez diren langileak barne, eta 500 ikasle ingururi ematen diete arreta hasierako formakuntzan. Enplegurako prestakuntzan, Lanbidek homologatuta, urtean 2.500 ordu baino gehiago ematen dira lanbide-arlo desberdinetan.