Bidasoako Erdi Mailako Zurgintzako ikasleek amaiera borobila eman diote ikasturteko 3. erronkari: bizikleten estalpea muntatu dute Plaiaundiko instalazioetan. Lanak ostegunean eta ostiralean burutu dira, 8:30etik 14:00etara, eta Plaiaundiko LHIIko arduradunek koordinatu dute garraioa eta antolakuntza.
Asteazken eguerdian, Bidasoan prestaturiko materiala kargatu zuten, eta Plaiaundiko taldeak jaso eta deskargatu du materiala. Erronka handi honi amaiera borobila emateko, asteazkenean, 11:00etan, estalpearen inaugurazio ekitaldia ospatuko da Plaiaundin, ikasleen lana eta egindako ahalegina balioan jartzeko.
Gainera, datorren astean Bidasoako LHIIko ikasleek bizikletaz egingo dute Plaiaundirako joan-etorria (ekintza borondatezkoa izango da), eta hamaiketako bat eskainiko zaie. Balazta Bizikleten Elkartearekin harremanetan jarri gara, eta haien partaidetza ere espero dugu.
Plaiaundi LHII eta Bidasoa LHIIren arteko elkarlanak, beste behin ere, Lanbide Heziketaren balioa eta ikasleen protagonismoa azpimarratzen ditu, ikaskuntza erreal eta praktikoaren bidez.









