Sergio eta Eneritz irakasleak buru-belarri ari dira proiektu honen garapenean, eta azken egunotan aurrerapen garrantzitsua egin dute droneen konektibitateari dagokionez.
Zehazki, 4G-LTE egokigailu zelularra arrakastaz konektatu dute dronean, aireontzia 4G sare pribatu batera lotuz. Urrats honek berebiziko garrantzia du hegaldien segurtasunerako:
β Kontrola: Horri esker, dronea beti egongo da komunikatuta, arriskuak murriztuz eta operazioen fidagarritasuna handituz.
π‘ Redundanzia: Urruneko kontrolaren (emisora tradizionalaren) seinalea galduko balitz, sistemak automatikoki 4G sarearen bidez mantenduko luke transmisioa.


