Gelatik kanpo ere asko ikasten da! ππ
Mantentze Elektronikoko ikasleek tailerreko ohiko erremintak alde batera utzi, eta Kutxaespaziora (Eureka! Zientzia Museoa) hurbildu gara egun desberdin bat pasatzera. Helburua? LEGO Robotika ikastaroan parte hartzea eta gure gaitasun teknikoak proban jartzea. π€
Goiza erronka batekin hasi dugu: pieza solteekin robot funtzional bat muntatzea. Baina robotika ez da bakarrik torlojuak estutzea; “burmuina” ematea ere bada. Horregatik, bigarren zatian programazioan murgildu gara, robotek aginduak jarraitu eta mugimendu zehatzak egin zitzaten lortu arte. π»βοΈ
Benetan aberasgarria izan da teoria praktikan jartzea eta, bide batez, talde-lana indartzea giro lasaiago batean.
AUPA EKIPO!!!



