e-learnig FPBIDASOA

Ikasleen Intraneta

Irakasleen Intraneta

Skyvision 5G: Aurrerapauso berriak Droneen eta 4G sareen integrazioan

Sergio eta Eneritz irakasleak buru-belarri ari dira proiektu honen garapenean, eta azken egunotan aurrerapen garrantzitsua egin dute droneen konektibitateari dagokionez.

Zehazki, 4G-LTE egokigailu zelularra arrakastaz konektatu dute dronean, aireontzia 4G sare pribatu batera lotuz. Urrats honek berebiziko garrantzia du hegaldien segurtasunerako:

  • 📡 Redundanzia: Urruneko kontrolaren (emisora tradizionalaren) seinalea galduko balitz, sistemak automatikoki 4G sarearen bidez mantenduko luke transmisioa.
  • Kontrola: Horri esker, dronea beti egongo da komunikatuta, arriskuak murriztuz eta operazioen fidagarritasuna handituz.