Egaña caucho S.L enpresan silentblock motelgailuak ekoizten dituzte. Fabrikazio prozesuan, transferentziako moldeaketa prozesuan alegia, txapa metalikoan kautxoa sartu ez dadin ziri hariztatuak jartzen dira. Ziri hariztatuak gero kendu egin behar dira, prozesu hau orain arte langileek eskuz egiten zuten. Makina honen eginkizuna ziri hariztatuak era automatikoan kentzea da.
Aurreko proiektu batean diametro handiko silentblocketako ziriak ateratzeko makina prototipo bat egin zen. Gure oraingo helburu nagusia bi ziriak batera atera ditzakeen sistema bat garatzea izan da.