Bidasoa Lanbide Heziketako irakasleek eta langileek Lehen Sorospen ikastaroa burutu dute azken asteetan, saio teoriko eta praktikoen bidez. Formazio honen helburua da egoera larriei aurre egiteko oinarrizko gaitasunak eskuratzea, ikasleen eta komunitate hezitzailearen segurtasuna bermatuz.
Ikastaroan, besteak beste, honako edukietan sakondu dute:
- Oinarrizko lehen sorospen teknikak
- Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB)
- Larrialdi egoeren identifikazioa
- Segurtasun protokoloak eta jardun egokiak
Saio praktikoetan, parte-hartzaileek benetako egoeren antzeko ariketak egin dituzte, larrialdietan modu eraginkorrean jarduteko trebetasuna garatuz.
Ikastetxe gisa, formazio jarraitua eta prebentzioa gure komunitatearen segurtasunerako ezinbesteko elementuak direla uste dugu. Horregatik, horrelako ekimenak sustatzen jarraituko dugu
Eskerrik asko DYA GIPUZKOA





