Bidasoako “Instalazioa eta Altzari hornikuntzako” ikasleek 2024-an egindako lanari jarraipena emanaz, bizikletak aparkatzeko bigarren estalpe bat instalatu berri dute.
Bidasoako LHII-ko eta Plaiandu LHII -ren arteko elkarlanaren fruitu den proiektu baten berri eman nahi genizueke.
Bidasoako “Instalazioa eta Altzari hornikuntzako” ikasleek 2024-an egindako lanari jarraipena emanaz, bizikletak aparkatzeko bigarren estalpe bat instalatu berri dute.
Bi ikastetxeek berriro ere jasangarritasunaren aldeko apostua egin dute mugikortasuna gaitzat hartuta eta Plaiaundiko bizikletek aparkaleku estali eta txukun bat izango dute.
Argibide teknikoei dagokionez, hauxe izango litzateke modu laburrean erronkaren prozedura:
- Erronkaren aurkezpena: jasangarritasunaren ideia landu eta beharrak identifikatu. Plaiundi LHII-ra bisita egin eta inguruko padura ikusiz ekosistema ulertu. Santiago zubi azpiko egurrezko pasagunea bezalako egiturak aztertu, paisaiarekin duen inpaktua eta egokitasuna ikusteko.
- Materiala eta hornitzaileak: erabilitako egurra alertzea izan da, Larrañaga eta Joxemi Bengotxea zerrategikoak. Material hau inguruko basoetakoa da 100%, Aiako Harri ingurukoa eta Nafarroako basoetakoa.
Erronkaren exekuzioa:
- Diseinua: ikasleek, irakasleek planteatutako ideia modu gidatu batean marrazkira pasa. Irakasleak aurrediseinaturiko estruktura atalak landu programa informatikoekin.
- Diseinatutakoaren arabera erositako materiala tailerrean leundu, moztu eta kola estrukturalarekin prentsan egur laminatua egin. Prozedura bat sortu dugu tailerrean kola estruktural zehatz bat erabiliz egur laminatua geuk fabrikatzeko.
- Egur laminatua mekanizatu, estrukturaren loturak eginaz
- Aurre muntaia bat egin Bidasoa LHII-n.
- Estalpea garraiatu eta Plaiaundi LHII-n instalazio prozesua gauzatu, sabai berde eta guzti. Ura biltzeko tanga bat ere jarriko da bi estalpeen ura biltzeko. Ur hori sabaiko landareria edo inguruko loreak ureztatzeko erabiliko litzateke.
Ikusten da lan motibagarria izan dela eta ikasleak ikaskuntza prozesuan gustora aritu direla lanean.
Azkenik esan, bi zentruek elkarlanean jarraituko dugula mugikortasun nahiz jasangarritasun gaietan gehiago sakonduz.
AUPA EKIPO!!!


