e-learnig FPBIDASOA

Ikasleen Intraneta

Irakasleen Intraneta

Ekintzailetza Eibar IkasEnpresa Azoka

BiBidasoa Lanbide Heziketako ikasleek hitzordu garrantzitsua izan dute Eibarren ospatu den Ikasenpresa Azokan. Gipuzkoako ekintzailetza gaztearen erdigune bilakatu da herri armagina, eta gure ikasleek bertan izan dute ikasturtean zehar garatutako enpresa-proiektuak aurkezteko aukera.

Eibarko kaleetan bizitako giroa ezin hobea izan da. Ikasgelan landutakoa kalera ateratzeak balio erantsia ematen dio gure formakuntzari:

  • Ikasleek benetako salmentak egin dituzte.
  • Beren produktuak ezezagunen aurrean defendatu dituzte.
  • Beste zentroetako ikasleekin esperientziak partekatzeko aukera izan dute.

Ikastetxetik eramandako proposamenek harrera bikaina izan dute Eibarko herritarren artean. Azoka honek berretsi egiten du gure zentroak metodologia aktiboen eta ekintzailetzaren alde egiten duen apustua.

Zorionak parte hartu duzuen talde guztioi zuen jarreragatik eta egindako lanagatik!