e-learnig FPBIDASOA

Ikasleen Intraneta

Irakasleen Intraneta

Ekoizpen Biki Digitalaren bidezko Iraunkortasun eta Digitalizazio Ereduak

2024ko urriaren 14an eta 15ean izan dugu lehen lan-bilera, “Ekoizpen Biki Digitalaren bidezko Iraunkortasun eta Digitalizazio Ereduak” hezkuntza-proiektuaren esparruan. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak sustatutako Lanbide Heziketako berrikuntza, ikerketa aplikatua eta ezagutzaren transferentzia proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdian onartu da proiektu hau.

Taldea IES Politécnico de Vigo, CIFP Corona de Aragón (Zaragoza), CIFP Simón de Colonía (Burgos) eta CIFP Bidasoa ikastetxeetako irakasleek osatzen dute, Festo enpresarekin lankidetzan.

Lehen jardunaldi horietan, hasierako bilera egiteaz gain, datozen hilabeteetarako helburuak eta prestakuntza-jarduerak ere zehaztu genituen. Gainera, prestakuntza praktikoa jaso dugu hezkuntza-hardwarearen (Festoko MPS estazioak) eta biki digitaleko softwarearen (Ciros) erabileran. Funtsezko tresna horiek aukera emango digute ikasleak digitalizatutako industriaren errealitatera eta proiektu hau gidatuko duten iraunkortasun-printzipioetara hurbiltzeko.