e-learnig FPBIDASOA

Ikasleen Intraneta

Irakasleen Intraneta

MERKALAN – Enplegu eta Prestakuntza Azoka

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Merkalanen V. enplegu eta prestakuntza Azoka antolatu du. Topagune honetan, sektore publiko eta pribatuetako enpresek eta lan-aukerak lortzeko, enplegua hobetzeko eta prestakuntza-eskaintza ezagutzeko interesa duten enplegu-eskatzaileek harremanetarako aukera izango dute.

Aurten, “Balioak eta etorkizuna dituzten enplegua eta enpresak – Enpresak helburuekin, pertsonak gaitasunekin: enpresa- eta lanbide-arrakastaranzko bidea” goiburuarekin, alde batetik enpresei pertsonak kontratatzeko hautaketa-prozesua erraztea du helburu, eta bestetik, enplegu-eskatzaileei enplegua bilatzen eta hobetzen ahalbidetzea.

Urriaren 2an izan da, FICOBAn