e-learnig FPBIDASOA

Ikasleen Intraneta

Irakasleen Intraneta

Lanbide Heziketa Azoka

Datorren apirilaren 21ean, Irungo Ficoba erakustazoka eskualdeko gazteen etorkizun profesionala marrazteko topagune nagusia bihurtuko da. Eskualdeko Lanbide Heziketako zentroek, Irun eta Hondarribiko Udalek eta Bidasoa biziriken bitartez, Lanbide Heziketako Azoka antolatu dute. Bertan gure eskaintza teknologiko eta industriala ikusteko aukera egongo da.

Azokan eskualdeko ikastetxeetako ikasleak izango dira protagonista nagusiak. Gazteei lurraldean dagoen Lanbide Heziketako eskaintza zabal eta anitza hurbiltzea da ekimen honen helburua, euren etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabaki informatuak har ditzaten erraztuz. Erakundeek eta ikastetxeok argi dugu: Lanbide Heziketa funtsezko tresna da eskualdeko garapen ekonomikorako eta enpresek hainbeste eskatzen dituzten profil kualifikatuak prestatzeko.

Ficobako azoka ez da erakusketa soil bat izango. CIFP Bidasoa LHIItik esperientzia praktiko eta dinamikoa prestatu dugu bisitan etorriko diren ikasleentzat. Liburuxketatik haratago, hau da eskainiko dieguna:

Tailer praktikoak: Ikasgelako eta tailerreko errealitatea gertutik bizitzeko.

Zuzeneko harremana: Gure egungo ikasle eta irakasleekin hitz egiteko, esperientziak partekatzeko eta zalantza guztiak argitzeko aukera.

Erakustaldi dinamikoak: Espezialitate bakoitzean zer egiten den zuzenean eta era erakargarrian ikusteko.